Alkatearen Kabinetea eta Komunikazioa

Xedea

Herritarrei eta komunikabideei erakundearen jarduerari eta udal-zerbitzu publikoen prestazioari buruzko informazioa eskaintzea, udalaren webgunearen eta erakundeak dituen beste kanal batzuen bidez.

Harremanak koordinatzea erakunde publikoekin, izaera sozial eta politikoko kolektiboekin eta gainerako gizarte-eragileekin.

Helburuak

  • Ermuko biztanleei erakundearen eta udalerriaren egungo egoerari eta kudeaketari buruzko informazioa eskaintzea.

  • Informazio publikoa eskuratzeko eskaerei epean erantzutea.

  • Gobernu-organoen saioak publikoki eskaintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

  • Alkateak udalaren ordezkari instituzional gisa parte har dezan erraztea, udalaren jarduerari balioa ematen dioten beste erakunde publiko edo pribatuekin egiten diren ekitaldietan.

Zerbitzuak

  • Erakundearentzat eta udalerriarentzat interesgarriak diren edukiak sortzea eta zabaltzea.

  • Informazio eskuratzeko eskaeren kudeaketa.

  • Gobernu-organoen bilkurak transmititzea eta grabatzea, hala nola, Informazio Batzordeak eta Osoko Bilkurak.

  • Alkatearen agenda kudeatzea.

  • Ekitaldi instituzionalak antolatzea.

Contacto

Albiste nabarmenak

Argitalpen nabarmenak