Osoko Bilkura

Udalbatza da udal-gobernuan herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa, eta hari dagokio tokiko politika nagusiak eztabaidatzea eta udalerriari eragiten dioten interes orokorraren aldeko erabaki estrategikoak hartzea.

Bere eginkizunak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 22. artikuluan jasota daude.

Osoko Bilkura udal-hauteskundeetan hautatutako 17 zinegotzik osatzen dute.

Bilkurak udaletxean egiten dira, lehenengo solairuan dagoen Osoko Bilkuren Aretoan, oso salbuespenezko kasuetan izan ezik, horiek udaletxetik kanpo egin baitaitezke, Bilkurak berak baimena eman ondoren.

Ermuan hilero egiten dira ohiko bilkurak, zehazki, hilaren azken asteko asteartean 19:00etan, abuztuan izan ezik, hilabete hori baliogabea baita gobernu-organoen bilkurak egiteko. Asteartea jaieguna bada, bilera hurrengo egun baliodunean egingo da.

Bilkura bereziak dira aurrez ezarritako aldizkakotasunaren ondorio ez direnak, alkateak hala erabakitzen duenean edo korporazioko kideen legezko kopuruaren laurdenak, gutxienez, hala eskatzen duenean egiten direnak.

No existen resultados