Hainbat alorretako tokiko elkarteak diruz laguntzeko deialdia zabalik

13.04.23
Subvenciones a colectivos locales
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Ekonomia eta Ogasuna
Hezkuntza
Euskara
Erakundea
Ingurumena
Laguntza lerroak kirol, euskara, ingurumen, kultura eta hezkuntzako kolektiboei zuzenduta daude

Ermuko Udalak diru-laguntza deialdi berria ireki du herriko talde eta elkarteek gure udalerrian programak, jarduerak eta proiektuak egin ahal izan ditzaten. Diru-laguntza lerroek kultura eta gazteria, hezkuntza, euskara, kirolak eta ingurumen alorrak hartzen dituzte barne.

Diruz lagun daitezkeen ekintzak, xehetasunak eta epeak honako hauek dira:

  • Kultura eta gazteria: laguntza horien bidez babesa eman nahi zaie urteko kultur programei, kultur jarduera publikoaren osagarriei, kultura sortu, sustatu eta zabaltzeko programei eta jatorrizko komunitateen berezko kultura-adierazpenak hedatu eta mantentzeko ekintzei. Era berean, Ermuko biztanleei balioa emango dieten jarduera puntualak bultzatzen dira (adibidez, auzoetako jaiak edo herriko musika, antzerki, literatura etab. proiektuak) eta Ermuko gazteria dinamizatzeko jarduerak. Horretarako, Udalak 54.500 euro bideratuko ditu eta eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 11n, osteguna, amaituko da.
  • Hezkuntza: sail horrek diruz lagunduko ditu Ermuko ikastetxeetan garatzen diren gizarte- eta prestakuntza-izaerako programa edo jarduerak, ikastetxearen hezkuntza-proiektua babesteko, prestakuntza-jarduera osagarriak antolatzeko, esperientzia berritzaileetan parte hartzea sustatzeko edo gurasoen elkarteak hedatzeko. Deialdi honen guztizko zenbatekoa 21.600 eurokoa da, eta eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 11n, ostegunean, amaituko da.
  • Euskara: dirulaguntza horien helburu nagusia da euskararen erabilera eta benetako presentzia sustatzeko garrantzi berezia duten programak garatzen ekonomikoki laguntzea hainbat eremutan: tokiko euskararen ondarea (abestiak, bertsoak), aisialdia, haurtzaroa, udalerriko tradizioak berreskuratzea, euskararen erabilera normalizatzea, tokiko komunikabideak, etab. Horretarako 5.000 euroko diru-partida jarri da, eta deialdia maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik.
  • Ingurumena: diru-laguntza hauen helburua Ermua osasuntsu, lagunkoi, irisgarri eta ingurumenarekiko konprometitua eraikitzeko jarduerak diruz laguntzea da. Abandonuaren eta animaliei tratu txarrak ematearen aurkako kontzientziazio-ekintzak eta bizikidetza hobetzekoak ere sartzen dira, besteak beste. Deialdiaren guztizko zenbatekoa 10.000 eurokoa da, eta eskabideak aurkezteko azken eguna, maiatzaren 11.
  • Kirolak: aurreko urteetan bezala, kirol elkarteentzat prestatutako laguntzak hiru lerro ezberdinetan banatzen dira, eta hiruretan, eskaerak aurkezteko epea apirilaren 19an, 15:00etan, amaituko da.

Eskabideak lerro bakoitzerako ezarritako epeen barruan aurkez daitezke, web korporatiboaren egoitza elektronikoaren bidez. Dokumentazio, eskaera-eredu eta informazio guztia eskuragarri dago iragarki-taula digitalean.

Dirulaguntzak norgehiagoka-erregimenean emango dira, aurkeztutako eskabideak alderatuz, oinarri arautzaileetan aldez aurretik finkatutako balorazio-irizpideen arabera. Eskaeren ebaluazioa egin ondoren, azterketaren emaitza zehaztuko duen txostena egingo da.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu ondoren, memoria, informazio ekonomikoa eta gastuen egiaztagirien zerrenda aurkeztu beharko zaizkio Udalari.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.24
Astearte honetan hasiko dira Oporretan Jolaserako izen-emateak

Udako jarduerak Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzenduta daude
Imagen
Fotografía de las protagonistas de la obra
02.05.24
Paula Prol ermuarrak "Mi madre también quiso ser pez" antzezlana aurkeztuko du

Ikuskizuna ostiral honetan, maiatzak 3, 20:30ean izango da Ermua Antzokian
Imagen
Cartel de la película La primera profecía
30.04.24
"La primera profecía" eta "El salto" filmekin hasiko du maiatzeko egitaraua Ermua Antzokiak

"La quimera" eta "Emma y el jaguar negro" pelikulek osatzen dute asteko programazioa