Jendaurrean hitz egiteko ahalduntze eta konfiantza tailerra

03.05.24
Berdintasuna
Prestakuntza Emakumearen Topagunean emango da maiatzaren 8tik aurrera

Munduko biztanleriaren %75ek glosofobia edo jendaurrean hitz egiteko beldurra du, eta afekzioa handiagoa da emakumeengan gizonengan baino. Horregatik, Ermuko Jabekuntza Eskolak prestakuntza eskainiko du espazio publikoa okupatzea eta protagonizatzea eragozten diguten egiturazko beldurrak lantzeko.

Jendaurrean hitz egiten ikastea, ahalduntzeko tresna izeneko tailerra maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an eta ekainaren 5ean egingo da Emakumearen Topagunean, 18:00etatik 20:00etara. Leire Abaigar hezitzaileak teknika eta tresna praktikoak eskainiko ditu antsietatea kontrolatzeko eta lasaitasun handiagoa sentitzeko publiko baten aurrean edo kamera edo mikrofono baten aurrean hitz egitean, hala nola arnasketa sakona eta bistaratzeak. Antzeztu aurretik aktoreek rol edo pertsonaia bat garatzeko erabiltzen dituzten metodoen antzekoak ere landuko dira.

Gorputz-lanaren bidez norberaren autonomia indartzeko ariketak egingo dira, gure posturak, jarrerak eta keinuak aldatuz segurtasun eta konfiantza handiagoa proiektatu ahal izango baitugu. Azken batean, aukera ona da beldur horiei konfiantzazko eta zaintzazko espazio batean aurre egiteko.

Tailer honetarako toki libreak daude oraindik; izena eman dezakezu 5 euroren truke Emakumearen Topagunean.

Lotutako albisteak

Imagen
25.04.24
Zineforum saioa krispetekin hausnarketarako

Emakumearen Topaguneak 'Bar Bahar. Entre dos mundos ', filma proiektatuko du 18:00etan, sarrera doan
Imagen
25.03.24
Aste Santuko ordutegi bereziak udal zerbitzuetan

Herritarrentzako zerbitzu gehienak itxita egongo dira jaiegunetan
Imagen
Cartel 8M 2024 | 2024ko M8rako kartela
27.02.24
Hamaika jarduera Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko

Emakumeen Topaguneak "Martxoaren 8a egunero" leloa duten banderak banatuko ditu balkoiak eta leihoak morez janzteko